Ainhoa Moraza donostiarrak 100 partida jokatu ditu Realarekin
Ainhoa Moraza Realeko jokalaria, Zubietan.Reala Debuta garrantzitsua izan ohi da futbol jokalarientzat. Era berean, berezia da talde batekin 100 neurketa jokatzea. Ainhoa Moraza atzelari donostiarrak Athleticen kontrako euskal derbian bete zituen ehun partida kamiseta txuri-urdinarekin. Klubaren hitzetan, “ahaleginak, iraunkortasunak eta ilusioak markatutako ibilbide baten ondoren iritsi den mugarri esanguratsua da”.
2012-2013ko denboraldian egin zuen debuta Realarekin. Lehen etapa hartan, hiru denboraldi egin zituen klubean. Ondoren, bere kirol ibilbideari jarraipena eman zion Athleticen eta Atletico Madrilen. “Esperientzia horrek jokalari eta pertsona gisa hazteko aukera eman zion. Kanpoko ibilbideak heldutasuna eman dio, bizipenak pilatzeko eta futbolaren zein profesionaltasunaren ikuspegi zabalago batekin itzultzeko”, nabarmendu du klub txuri-urdinak.
2025-2026ko denboraldian bueltatu da Realera, kirol ibilbide arrakastatsuari etxean emateko jarraipena. IRUTXULOKO HITZAk sasoia hasi aurretik elkarrizketatu zuen donostiarra, eta haren ilusioa Donostiara itzultzea zela adierazi zuen.


