Arrieta Rodriguez maila onean aritu da Olinpiar Jokoetako debutean
Arrieta Rodriguez eskiatzaile donostiarra, Italiako Tofane Alpine Skiing Center pistan.Reuters Iritsi da Arrieta Rodriguez eskiatzaile donostiarraren eguna, Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoak. Gaur goizean parte hartu du eslalomeko proban, maila onean aritu da lehen jaitsieran, eta 39. denborarik onena egin du —95 eskiatzaileren artetik—. Tamalez, ezin izan du bigarren jaitsierarako sailkatu —30 onenak sailkatzen dira—.
Horrela ere, debut ona izan da Rodriguezentzat Tofane Alpine Skiing Center pista ezagunean. 23 urteko eskiatzaileak 51 segundo eta 19 ehuneneko behar izan ditu jaitsiera egiteko. Shiffrrin Mikaela estatubatuar azkarrenak baino lau segundo inguru gehiago behar izan ditu. Mikaela bera da irabazteko hautagaietako bat.
Beraz, bukatu da donostiarraren ibilbidea Neguko Olinpiar Jokoetan, baina pozik egoteko arrazoiak ditu.


