Donostia Arraun Lagunak-ek egin du Hondarribiko jaitsiera azkarrena
Donostiarrako mutilak bigarren izan dira gizonezkoen jaitsieran, eta neskek bosgarren denbora egin dute.
'Lugañenea' ontzia garaipena ospatzen, Hondarribian.Hondarribia arraun elkartea Ekaina bukaeran hasiko dira Euskotren eta Eusko Label ligak, Madrilen. Ordura arte, denboraldiaurreko jaitsieretan neurtuko dituzte indarrak Donostiako hiru traineruek gainerako lehiakideekin.
Hain zuzen ere, larunbatean jokatu zen Hondarribiko XXVI. traineru jaitsiera, eta Donostia Arraun Lagunak izan zen onena emakumezkoen kategorian (15:21,80). Alde nabarmena atera zioten Hondarribia bigarren sailkatuari (15:40,37) eta Hibaika hirugarrenari (15:47,65). Donostiarrako neskek, berriz, bosgarren tokian bukatu zuten (15:57,98).
Gizonezkoetan, Bermeo Urdaibai izan zen azkarrena (20:59:39), eta Donostiarra A bigarren postuarekin konformatu behar izan zen (21:04:91). Hirugarren sailkatua Getaria izan zen (21:13:36). Aldiz, Donostiarraren B taldea hamahirugarren izan zen (22:54,94).
Azkenik, beteranoetan, Badok 13 Orio A ontzia izan zen onena (15:10:07), Mundaka bigarren (15:21,73) eta Fortuna donostiarrak hirugarren (15:38,64).
