Alazne Estensorok Realaren atea zaintzen jarraituko du 2028ra arte
Alazne Estensoro Realeko atezaina.Reala Realak atezainengan konfiantza duela erakusten ari da. Azken orduetan, biren kontratua berritu dute. Lazkaoko Alazne Estensoro gaztea da bigarrena, 2028ra bitarte izango baita txuri-urdina. Gogoratu behar da Azpeitiko Unai Marrero atezaina ere berritu duela klubak.
Estensoro 2021ean iritsi zen Zubietara, hirugarren taldearen aritzeko. Ordutik, aurrera egin du harrobiko maila guztietan. Bigarren taldearekin igoeraren protagonista izan zen, eta lehen taldera egin zuen jauzia. Lesio batek oztopatu ondoren, denboraldi honetan egin du debuta lehen taldearekin ligan. Gainera, maila ona erakutsi du jokaturiko partidetan.
Kontratua berrituta, pozik agertu da atezain gipuzkoarra, “bere bizitzako klubean hazten eta lehiatzen” jarraitzeko aukera izango duelako.
