Maitane Etxeberria kapitainak kontratua berritu du Bera Berarekin
Lezoarrak 400. partida jokatuko du larunbatean Donostiako eskubaloi taldearekin, Gaska kiroldegian.
Maitane Etxeberria jokalaria, partida batean.Bera Bera Bera Beraren egungo zutabeetako bat da Maitane Etxeberria. Bi kapitainetako bat da, Anne Erauskinekin batera. Hain zuzen ere, biek hartu zuten Alba Menendez eta Ester Arrojeria kapitain ohien lekukoa. Klubak gaur jakinarazi duenez, Etxeberriak kontratua berritu du datorren denboraldirako.
“Zuen ondoan historia egiten jarraitu nahi dut. Hemen ikasi nuen esfortzuaren esanahia. Uste dut sakrifizioa eta taldeko lana gisako balioek eraman gaituztela gu geu izatera. Beraz, nire etxea izaten jarraituko du”, adierazi du jokalari gipuzkoarrak.
Errioxaren kontra larunbatean Gaskan jokatuko duten neurketaren bezperan iragarri dute albistea. Hain zuzen ere, Bera Berarekin 400. partida izango da Etxeberriarentzat.
Eskola kirolaren aroa bukatzean iritsi zen Lezotik Bidebietara. 2013ko irailean egin zuen debuta lehen taldearekin jubenilekin baino lehenago, 16 urte baino ez zituela. Hegalekoa 13. denboraldia egiten ari da Bera Berarekin. Orain arte, 295 partida jokatu ditu ligan, 50 Europan, 40 kopan eta hamalau Superkopan. Esan moduan, 400. neurketa larunbatean jokatuko du. Bestalde, 974 gol daramatza talde donostiarrarekin.
Agur bat
Astelehenean, Bera Berak jakinarazi zuen Ester Ogonovszky albokoak kluba utziko duela sasoi bukaeran. Guztira, bi denboraldi beteko ditu Donostian.


