Belerik 'ravezaleena' aurkeztu dute
Raven da belea ingelesez. Rave-a ere bada festa orduak irauten dituen elektroniko gautxoria. Normalean, ez da legearen laguna, iluna eta bizipoza eman eta logura kentzen duten sustantzien aldekoa. Bada, tira, hitz joko bikoitza aprobetxatuta, Lide Hernandok eta Iñigo Etxarrik Bele Raven aurkeztu dute. Alegia: Bele proiektuaren kantak molde elektronikoan.
Etxeko sotoan grabatu dute izango denaren lagin bat. Zuzeneko sesio bat, argi eta giro guztiarekin. Beleren betiko kantuak dira: soul, rnb eta funk erritmo eta konponketak dira, ordea, ahots efektu eta techno bateriak presenteago daude.
Intro (Diy ala hil), Winter is coming, Beruna Urre eta Basamortuan dira aurkeztu dituzten kantuak, baina kontzertu luzeagoa prestatu dute. Oraingoz martxoaren 13an arituko dira Zaldibiko Herri Antzokian eta 27an Villabonako Sahrijain.
