Arrosa kolorez jantzitako aldarrikapen bizia
Emakumeena eta genero disidenteena izan da martxoaren lehena. Ederra izan da 36. Lilatoia, eguraldi onarekin eta giro are hobearekin.
36. Lilatoia, Bulebarrean.Joseba Parron San Sebastian Donostiako kaleak arrosa kolorez jantzi ditu 36. Lilatoiak. Azkar agortu ziren 6.500 dortsalak, eta horrela osatu dute aldarrikapenaren bidea milaka emakumek eta genero disidenteko pertsonek. Donostiako Atletiko talde antolatzaileak “inoizko partaidetzarik handiena” iragarri zuen, eta horrela izan da. Halere, pena ere badute, 1.600 pertsona itxaron zerrendan geratu zirelako. Horietako askok seguru bat egin dutela Lilatoiarekin ondotik, albotik edo barrutik bultzaka.
Egitaraua eta ohiturak mantendu dituzte. 09:30etik aurrera, zumba saioa egin dute Bulebarreko kioskoan. 09:55ean abiatu dira esku bizikletako modalitatekoak, eta 10:00etan atera dira korrikalariak. Aurten, Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano IRUTXULOKO HITZAko kazetariak aritu dira estari lanetan, eta ederki berotu dute giroa. Eguraldia bezainbeste edo gehiago.
Irabazleak parte hartzaile guztiak diren arren, badira bost kilometroko ibilbidea azkar batean egiten dutenak. Horrela, Legazpiko Mikele Zurutuza izan da helmugara iristen lehena (00:18:34), Alkiza Itziar Ibarbia izan da bigarren (00:18:41) —iazko azkarrena aurten bigarren—, eta Hernaniko Maitane Guerrero hirugarren (00:19:24).
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak irudi bilduma oparoa osatu:
