Hannah Jump jokalariak Ibaeta Basket utzi du
Hannah Jump jokalaria.Ibaeta Basket Sorbaldan mina hartu zuenetik, Ingalaterrako Hannah Jump jokalariak Ibaeta Basketekin jokatu ezinda ibili da. Azkenik, ebakuntza egitea erabaki du, eta haren herrialdera itzuliko da. Horrela, ez du Donostiako saskibaloi taldean jarraituko. Klubak erabateko errekuperazioa opa dio, eta onena bere etorkizun profesionaletako.
2025-2026ko denboraldirako azken fitxaketa izan zen Jump. 24 urte ditu, 1,83 metroko altuera eta nazionalitate bikoitza: estatubatuarra eta ingelesa. Jaurtitzaile ona da eta espezialista hiruko jaurtiketetan.


