Arrantzale bat hil da Igeldon, itsasora erorita
Arrantzale bat hil da gaur goizean Igeldon, Donostian. Gertaera 08:05ean izan da, Lapabide inguruan, Marabieta bidean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, pertsona baten deia jaso dute larrialdi zerbitzuek, gizon bat harkaitzetatik uretara erori eta korronteak eraman duela ohartaraziz. Gertatutakoaren berri izan bezain laster, Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko ontzi bat bertaratu da, eta gizonaren gorpua erreskatatu du. Oraindik ez dakigu zer gertatu den.
Informazioa eguneratzen ari gara.


