Laugarren izan dira Martinez de Albornoz eta Garcia Farres
Iñigo Martinez de Albornoz eskiatzailea.BAT Basque Team Mendiko Eski Europako txapelketaren bigarren lehia egunean, errelebu mistoetako proba jokatu dute Shahdagh-en (Azerbaijan). Iñigo Martinez de Albornoz donostiarra eta bere bikotekide Marta Garcia Farres podiumetik oso gertu geratu dira, izan ere, laugarren heldu dira helmugara, 39:18.0 denbora eginda.
Marianne Fatton eta Thomas Bussardek osatutako bikote suitzarra joan da lasterketaren buruan, erritmo indartsua mantenduta, eta aurre hartzen joan da. Urrea eskuratu dute, 36:48.9 denborarekin. Zilarra, berriz, 24 segundo geroago heldu den Italiako bikotearentzat izan da Alba de Silvestro eta Michele Boscaccik osatua; eta brontzea, Alemaniako Tatjana Paller eta Finn Höschentzat, 37:12.0 marka osatuta.
