
Maider Alberich Intxaustik (Gros, 1987) eta Eider Sanchez Herrerok (Antigua, 1986) beren bizitza eraldatu zuten 2016an, lana utzita, ekitea erabaki zutenean. Naru Intelligence eratu zuten, pazientea erdigunean jarrita, onkologia gaixoengan eragin positiboa izango zuen teknologia garatzeko. Oztopoak ez zaizkie falta izan, baina bidea urratzen ari dira.

Bost urte beteko dira martxoaren 9an Pepe Rei hil zela. Galiziarra sortzez, Donostian egin zuen bere bizitza osoa, kazetaritza konprometituaren eredu erraldoiak. Joan Mari Irigoienen hitzekin oroitu dezakegu: «Ni ez naiz erregezalea, / ez, / baina biba Pepe Rei!».

Etzi, hilak 8, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak bosgarren duatloia egingo du. Zenbakia borobiltzeko, hirugarren modalitatea estreinatuko dute: txandakako herrikoia. Noski, beste bi aukerak mantendu dituzte.

Eliza katolikoaren barruan berdintasuna bilatzen du Emakumeen Aldarria talde gipuzkoarrak. Mobilizazioa egin zuten Donostian joan den igandean, eta Izaskun Fernandez Ruiz (Errondo, 1965) Zientzia Erlijiosoetan aditu donostiarra bertan egon zen, taldeko kideetako bat baita. Argi dute helburua: «Berdintasuna ohitura bilakatu dadila».

Donostiako Bilgune Feministako kideak dira Irati Salsamendi (Aiete, 1991) eta Maialen Gomez (Zubieta, 1996). Martxoaren 8aren harira, azken urteotako oldarraldi erreakzionarioaz, feminismotik egin beharreko autokritikaz eta gizartearen eraldaketaz aritu dira, besteak beste.

Ibaeta Basketek Kanarietan jokatuko du, eta Gipuzkoa Basketek Ourense hartuko du Gaskan. Realeko mutilek, berriz, Atletico Madrilen zelaian jokatuko dute.