Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Laugarren izan dira Martinez de Albornoz eta Garcia Farres

Martinez de Albornoz Iñigo Martinez de Albornoz eskiatzailea.BAT Basque Team

Mendiko Eski Europako txapelketaren bigarren lehia egunean, errelebu mistoetako proba jokatu dute Shahdagh-en (Azerbaijan). Iñigo Martinez de Albornoz donostiarra eta bere bikotekide Marta Garcia Farres podiumetik oso gertu geratu dira, izan ere, laugarren heldu dira helmugara, 39:18.0 denbora eginda.

Marianne Fatton eta Thomas Bussardek osatutako bikote suitzarra joan da lasterketaren buruan, erritmo indartsua mantenduta, eta aurre hartzen joan da. Urrea eskuratu dute, 36:48.9 denborarekin. Zilarra, berriz, 24 segundo geroago heldu den Italiako bikotearentzat izan da Alba de Silvestro eta Michele Boscaccik osatua; eta brontzea, Alemaniako Tatjana Paller eta Finn Höschentzat, 37:12.0 marka osatuta. 

HITZAkide HITZAkide