Oinez, lasai eta dantzan ibili dira
Gaur egin dute Lila On ibilaldia, Erroak elkartekoek.Nagore Garmendia Lila Oinez 2026 ekimenaren harira atera da kalera, gaur goizean, Erroak elkartea; jarduera horrek emakumeen ahalduntzea eta mugimendu feminista ikusgarri egitea du helburu, eta zenbait adin eta jatorritako dozenaka emakumeek astindu dituzte bandera moreak.
Elkarteak azaldu duenez, laguntzen dituzten emakume askorentzat zaila izaten da Lilatoiaren gisako ekimenetan parte hartzea, bizi dituzten egoera pertsonalarengatik. Hori dela eta, parte hartzea errazteko eta aukera berdintasuna sustatzeko jarduera hau antolatu dute. Parte hartu dutenek, hala ibilbide irisgarri bat egin dute, oinez, lasai, eta noizean behin dantzan: Ondarretako eskulturatik abiatu dira, eta zenbait geldialdiren ostean, Kontxako erlojuetan amaitu dute ibilbidea.
