Bosgarrena izan da jendetsuena eta lehiatuena
Paul Bereziartua eta Larraitz Caballero izan dira onenak Añorgako duatloiaren ibilbide sigi-sagatsuan.
Añorgako duatloiaren podiuma, hiru neska eta mutil onenekin.Añorgako duatloia Bidea da helmuga, esan ohi denez. Añorgako duatloiaren ibilbidea, ordea, ez da nolanahikoa. Korrika eta bizikletan egin beharreko bidea sigi-sagatsua eta maldatsua da. Horrela ere, atzo jokaturiko bosgarren ekitaldia jendetsuena eta lehiatuena izan zen.
155 lagunek hasi eta bukatu zuten Sprint modalitateko distantzia luzeena. Paul Bereziartua izan zen azkarrena gizonezkoetan —iaz gertatu moduan—, Gonzalo Fuentes bigarren eta Juan Boyero hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Larraitz Caballero izan zen onena, Miren Bikuñaren eta Malen Artanoren aurretik.
Sailkapenak osorik ikus daitezke helbide honetan. Iturrizak osaturiko irudi bilduma ederra, berriz, hemen ikus daiteke.
