Orioren ibaian irabazi du Donostia Arraun Lagunak-ek
Donostiarrako neskak zortzigarren izan dira Oriako jaitsieran, eta mutilek laugarren tokian bukatu dute etxekoek irabazitako lehian.
Donostia Arraun Lagunak-eko irabazleak, Oriako jaitsieraren banderarekin.Donostia Arraun Lagunak Larunbatean jokatu zen Oria ibaiaren XXXII. traineru jaitsiera, eta iaz gertatu moduan, Donostia Arraun Lagunak izan zen azkarrena emakumezkoetan (14:25,96). Denboraldiaurreko bigarren garaipena da, Hondarribiko jaitsiera ere irabazi ostean.
Hamalau segundo gehiago behar izan zituen Oriok, etxeko taldeak, 4.000 metroko jaitsiera betetzeko (14:40,12). Hondarribia izan zen hirugarren (14:43,17), eta Donostiarra nahiko urrun geratu zen, zortzigarren (15:03,35).
Gizonezkoen kategorian, berriz, Orio izan onena (19:40,57), Urdaibairen (19:55,37) eta Hondarribiaren (20:02,17) aurretik. Donostiarra, berriz, laugarren postuan sailkatu zen (20:05,40), irabazlearengandik 24 segundora.
