Astiñene zubiaren eta Ametzagaña kalearen arteko bidegorri zatia hobetuko dute
Astiñeneko zubia, bidegorria ikusten dela.Kalapie Donostiako Udalak Egia kaleko bidegorri seguruaren proiektua onartu du. Horri esker, Astiñeneko zubiaren eta Ametzagaña kalearen arteko bidegorri zatia hobetuko dute. 299.467 euroko aurrekontua zehaztu dute, eta hamalau asteko egikaritze epea. 2023ko partaidetza aurrekontuetako proiektuetako bat da.
Bidegorri zati berrituak bizikletentzako egokiak izango diren bi bide izango ditu. Horiek errepidetik babestuko dituzte segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, seinaleak eta semaforoak berrituko dituzte. Drainatze eta segurtasun elementuak ere jarriko dituzte; esaterako, barandetan.


