Morlansko tunela oinezkoentzat egokitzen hasiko dira
Morlansko tunela. Donostiako Udalak Lugaritz eta Morlans arteko tunela oinezkoentzat birgaitzeko lanak adjudikatu dizkio Jaizubia enpresari. 377.436 eurokoa da aurrekontua, eta lanak egiteko epea lau hilabetekoa.
Proiektuaren xede den zatia Lugaritzeko tren geltokian hasten da, eta tuneleko bidegorria Morlans pasealekuko bidegorriarekin lotzen da. Proiektu honen bidez, zolata bana eraikiko dute bidegorriaren alde banatan, eta, beraz, oinezkoek ibiltzeko duten espazioa handitu egingo da, tunelaren alde bakoitzean metro bat inguruko zabalera lortuz. Bidegorriak 2,20 metroko zabalera izango du, eta ondoan metro bateko bi erreiak jarriko dituzte, bai Lugaritz aldera, bai Morlans aldera.
Era berean, seinaleak berrituko dituzte oinezkoen lasaitasunerako eta segurtasunerako, baita dauden interfonoak kendu eta tunel osoari estaldura emango dion telefonia ekipo bat jarri ere.


