Jon Begiristain izango da Bera Berako entrenatzailea
Jon Begiristain usurbildarra, Bera Beraren partida batean.Bera Bera Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak Imanol Alvarez entrenatzailearen ordezkoa iragarri du. Jon Begiristain usurbildarrak hartuko lehen taldearen gidaritza, datorren bi denboraldietan. Begiristainek Alvarezen laguntzaile gisa darama 2023-2024ko denboralditik, eta, beraz, titulu ugari eskuratu ditu dagoeneko taldearekin: liga eta kopa bi aldiz, eta Superkopa hiru bider.
Era berean, zilarrezko mailako taldea gidatzen du Begiristainek. Gaur egun, Espainiako eskubaloi kategorietako hirugarren mailako laugarren postuan daude. Gainera, harrobiarekin koordinatzaile lanak egiten ditu.
Begiristainek 13 urte zituenetik du lotura eskubaloiarekin. Jokalari izatetik entrenatzaile izatera pasatu zen, Usurbilen, Bera Beran, Zarautzen eta Bidasoa Irunen arituta. Bi denboraldiz entrenatu zuen Usurbilgo euskal ligako emakumezkoen kadetea, behin jubenilekin eta Bidasoako maila bereko taldearekin. Bera Beran, Begiristainek emakumezkoen euskal ligako taldeak zuzendu zituen kadete eta jubenil mailan, eta lau urtez Gipuzkoako emakumezkoen kadete selekzioa zuzendu zuen .
Senior mailan, nabarmentzekoa da Zarautz Ohorezko Mailara igo izana, Martin Larrañagaren laguntzaile gisa. Postu horretan jarraitu zuen 2015-2016 denboraldian, talde zarauztarrak elitean jokatu zuen urtean. Gainera, Zarautzeko lehen entrenatzailea izan zen Zilarrezko Mailan 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan.


