Elke Karstenek Bera Beran jarraituko du
Karsten erasoan, Porriñoren aurkako partidan.Bera Bera Liga jokoan eta kopa jokatzeke duten arren, Bera Berak denborarekin prestatu ohi du hurrengo denboraldia. Dagoeneko aldaketa batzuk iragarri dituzte, joan-etorriak egongo direlako. Dena dela, Donostiako eskubaloi taldean jarraituko dutenak ere badira. Esaterako, Elke Karsten argentinarra. Bera Beran jarraituko du 2026-2027ko denboraldian.
“Hemen oso zoriontsua naiz, etxean bezala sentitzen naizen leku batean geratzea modukoa delako”, adierazi du Karstenek. Une honetan, min hartuta dago, baina pistara bueltatzeko gogotsu dagoela agertu du. Sasoi bukaerako helburuak lortzen lagundu nahi duela gaineratu du: “Liga, titulurako kanporaketak eta etxean jokatuko dugun k0pa ditugu jokoan. Zergatik ez errepikatu azken urteotan lorturikoa?”.
Orain arte, 179 partida ofizial jokatu ditu Karstenek Bera Berarekin. 2017-2018ko denboraldian iritsi zen Donostiara, eta orduko EHF Kopako multzoen fasean erakutsitako maila bikainak interes handia sortu zuen Europan, eta Hungariara abiatu zen. Baina 2022-2023ko abenduan Bera Berara itzuli zen, Frantziako bere taldeak, Bourg-de-Peagek, izandako krisiaren ondoren. Karstenek 641 gol daramatza gaur egun.
