Guztiontzako errolda eskubidea eskatu dute, urteroko arrazakeriaren kontrako martxan
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako XXIX. MartxaJoseba Parron Arrazakeriaren eta Xenofiaren Aurkako XXIX. martxak errolda eskubide eta betebeharra aldarrikatu du Erroldarik gabe izaterik ez lemapean. Pasaiatik Donostiara egiten den urteroko bidean, aurten, erroldarik gabe ikusezin eta baztertuak geratzen diren bizilagunen egoera izan dute mintzagai.
“Errolda ezinbestekoa da osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak bezalako oinarrizko eskubideak eskuratzeko eta egun, migranteek oztopo askori aurre egin behar diete izapide hori egiteko” ohartarazi dute Martxara batu diren taldeek, 47 guztira.
Martxa babestu duten kolektiboek udalei eskubide honen betetzea eskatu diete, “inor sistematik kanpo gera ez dadin”. EUDELek landutako irizpide komunak ezartzea proposatu dute; funtsean, malgutasuna, irisgarritasuna eta gardentasuna kontuan hartzen dutenak eta erraz ezar daitezkeenak. Benetako errolda da inor ikusezin izango ez den gizarte bat bermatzeko bide bakarra eta gainera, betebehar bat da”, gogorarazi dute: “Errealitate izatetik urrun, elkarteek erroldatzeagatik kobratzen duten sareen eta partikularren salaketa egin dute eta horien amaiera exijitu ere”.
Martxa babestu duten kolektiboak Pasaitik Donostiara abiatu dira, festa giroan. Bertan, etxe forma zuten kartoizko kutxak eta karetak zeramatzaten pertsonak ikusi ahal izan dira, “gutako bakoitza bere etxea dela sinbolizatuz eta bizi naizen lekuan bizi naizela, hiriaren zati bat naizela adieraziz”, azaldu dute antolatzaileek. Musika, batukada eta hiritarrak arrazakeriaren aurrean dibertsitatea ospatzeko.
SOS Arrazakeria, medicusmundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea dira martxaren antolatzaileak eta urtetik urtera Martxa babesten duen giza sarearen garrantzia eta balorea aitortu dute, ekimen honi “zentzua ematen” diona baita. “Gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa guztion artean eraikitzen dugulako” baieztatu dute.


