Juan Carlos Herrador donostiarra aske gelditu da, hemeretzi urteko zigorra osorik beteta
Euskal presoen etxeratzearen aldeko mobilizazio bat, Kontxa hondartzan.Joseba Parron Juan Carlos Herrador Pouso euskal preso donostiarra aske gelditu da, hemeretzi urteko espetxe zigorra osorik bete ostean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Antiguatarra 2007an atxilotu zuten, eta 2009an ezarri zioten hemeretzi urteko kartzela zigorra, ETArekin lotuta.
2020an, Toledoko Ocaña espetxetik Kantabriako El Duesora gerturatu zuten, eta 2021ean Euskal Herriratu zuten, Basauriko kartzelara eramanez. Hirugarren gradua eskuratu zuen 2022an, eta baldintzapean aske zegoen 2023tik. Orain, hemeretzi urteren ondoren, guztiz aske gelditu da.


