Olaeta plazako haurren parkea estaltzeko aurrekontua zehaztu dute
Olaeta plaza.Donostiako Udala Donostiako Udalak Amara Berriko Olaeta plazako haur parkea estaltzeko obren kontratazio espedientea onartu du. 253.706 euroko aurrekontua izango du, eta bost hilabeteko egikaritze epea.
Proiektua 2023ko partaidetzazko aurrekontuen prozesutik dator, eta bigarren proposamen bozkatuena izan zen, 830 botorekin. Proiektuaren kokalekua Amara Berri ikastetxeko sarreraren parean dagoen haur parkea da, eta proiektatutako ehun estalkiari esker, auzoko familiek eguraldi txarretik babestutako espazio bat izango dute.


