Iritsi da Korrika Donostiara!
07:43ean sartu behar zuen Korrikak Bidebietatik, baina 20 minutuko atzerapenarekin heldu da, eta, ordutegia betez gero, 09:20an itzuliko da, Herreratik sartuz. 13:15ak arte hirian zehar ibiltzea aurreikusten da. Albiste hau auzoetako argazkiekin eguneratzen joango gara, egunean zehar.
Herrerako Herripe elkarteak lekukoa hartu duen unea. Xalba Ramirez Iritsi da 24. Korrika Donostiara, Euskara gara lelopean. Goiz-goizetik zapaldu du hiria lehen aldiz, pasa den martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta gero. Bidebieta eta Altza egin ditu dagoeneko, eta Pasaiarantz jarraitu du bere bidea; gerora itzuliko da hirira berriro, 09:20ak aldera, Herreratik. 13:15ak arte hirian zehar ibiltzea aurreikusi du antolakuntzak.
Hemen dituzue, goizean zehar, erredakzioko kideek eta argazkilariek ateratako argazkiak:
Bidebieta eta Altzako irudiak:
Herrera eta Intxaurrondoko irudiak:
Egiako irudiak:
Martutene, Txomiñenea, Loiola eta Loiolako Erriberako irudiak:
Amara Berri eta Amarako irudiak:
Erdialdeko eta Groseko irudiak:
Parte Zaharreko irudiak:
Antiguako irudiak:
Añorgako irudiak:


