Palestinari elkartasuna adierazi diote Korrikan
Palestinari elkartasuna adierazi diote Korrikan.Aratz Garcia Asko izan dira hirian lekukoa hartu duten norbanako eta eragileak. Horietako bat Donostia Palestina Herri Ekimena izan da, lehenengo aldiz. IRUTXULOKO HITZAk herri ekimeneko kideak elkarrizketatu ditu, Korrikaren harira; hemen daukazue elkarrizketa.
Zehazki, Parte Zaharrean hartu dute euskararen aldeko lekukoa San Juan kalean (Bretxa parean), Euskara gara, Palestina gara! lelopean. Gazako kideek eraman dute lekukoa, eta Jon Insausti alkateari pasatu diote, udaletxe parean.
Aratz Garcia argazkilariak bildu du Parte Zaharra, iruditan:


