Bentaberriko bizilagunen aldeko mozioa onartu du udalbatzak
Donostiako Udal Osoko Bilkurak PSE-EEk aurkeztutako mozioa onartu du ostegun honetan. Bertan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Bentaberriko babes ofizialeko etxebizitzetan bizi diren familiek bizi duten arazoari irtenbidea bilatzeko pauso guztiak eman ditzala. Sozialisten ekimenak EH Bilduren eta EAJren bi zuzenketa jaso ditu, hurrenez hurren, eta alderdi politiko guztiek aho batez babestu dute.
Ane Oiarbidek azaldu duenez, “etxebizitza sustatzeko eredu zaharkitu baten adierazle nagusia da auzo honetan gertatu dena, eta etengabe eragotzi die maizterrei bizi proiektuak garatzeko berme juridikoak izatea. Donostiako hogeita hamar familia baino gehiagori etxegabetze mehatxu oso erreala egin izana. Azken kasua 30 familia baino gehiagori iritsi zaion etxegabetze-mehatxua izan da “.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak, jabeekin hitz egin ondoren, alokairu kontratuak 2028ko azarora arte luzatzea lortu du. “Denbora horretan alternatibak aztertu ahal izango dira, eta horien azken helburua etxebizitza horien proiekzio izaera publikoa zaintzea izango da. Era berean, egungo maizterrek alokairu eskuragarriko baldintzetan jarraituko dutela bermatzeko legezko tresnak aztertu beharko ditugu, familia egoiliarrak kanporatzea eragin dezaketen errenta gehikuntzak saihestuz eta egungo bizikidetza unitateei lehentasuna emanez antolatzen den edozein irtenbidetan. Are gehiago gure hirian, bizitegi merkatuko gune tentsionatu gisa aitortuta baitago “, azpimarratu du Oiarbidek.


