Gazte bat atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurretan egiteagatik
Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzak hainbat abisu jaso zituen Erdialdeko kale batean zenbait pertsona borrokan ari zirela esanez. Bertaratu ziren agenteek borrokan parte hartzen ari ziren pertsonak identifikatu zituzten. Une horretan, zerbitzuz kanpo zegoen agente bat haiengana hurbildu zen, eta esan zien identifikatu berri zuten lagunetako bat bi egun lehenago indarkeria erabiliz egindako lapurreta batean inplikatuta zegoela.
Indarkeriaz egindako lapurreta gertatu zen egunean lanean ari zen agenteak lapurra ezagutu zuen, aurretik bere argazki bat ikusi baitzuen, biktimak zegokion salaketa jarri ondoren hasitako ikerketaren barruan. Salaketa horren arabera, gazte bat hurbildu zitzaion Gladys Enea parkean paseatzen ari zenean, eta eskuetatik sakelako telefonoa kentzen saiatu zen bultza egin eta lurrera erorarazita. Poltsa kentzen ere ahalegindu zen. Biktima, 71 urteko emakume bat, osasun zerbitzuek artatu behar izan zuten urrera erori zenean min hartu baitzuen.
Hori horrela, atxilotu egin zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea saiatzea leporatuta, eta, ondoren, polizia etxera eman zuten zegokion eginbideak betetzera. Horiek amaituta, aske utzi zuten eta epaileak noiz deituko zain dago.


