Txistulari taldearen kontzertuak Plaza Berrira bueltatuko dira
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea. Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak igandero eskaintzen dituen kontzertuak Plaza Berrira itzuliko dira datorren igandean, hilaren 29an. Udaberriko denboraldiarekin batera iganderoko kontzertu martxari jarraipena emango diote Plaza Berrian, 12:15ean hasita. Apirilaren 5ean ez dute emanaldirik eskainiko, baina apirilaren 11tik aurrera, igandero izango dira plazan.
Kaleko neguaren hotz eta euritik babesteko asmoz, txistulariak Santa Maria Basilikan aritu dira azken hiruhilekoan eta, orain, euren ohiko oholtzara itzuliko dira. Lerro hauen bitartez Basilikako lagunei eskerrak ere adierazi nahi dizkie taldeak haien egoitza utzi eta eskainitako laguntzagatik.


