Vicente Ferez poetaren errezitaldia, larunbatean, Polloen
Kaperan egingo dute poesia errezitaldia goizean zehar.Andrea Bosch Alfaro Vicente Ferez poetak errezitaldia egingo du Polloeko hilerrian larunbatean, hilak 28. Bertan, proposamen poetiko bat garatuko du oroimenean, doluan eta hausnarketan oinarrituta. Topaketa 08:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute, hilerriko kaperan. Isileko poesia errezitaldia izango da, kandelak, loreak eta intsentsuak dituen aldare sinboliko bat jarriko dute eta bertaratzen direnentzako bilketa gune bat.
Réquiem poema liburuaren egilea da Ferez, eta poesia hilerrietara daraman proiektu bat bultzatzen du, ohiko zirkuituetatik urrunduz, eta gune horiek bisitatzen dituztenen memoriarekin eta esperientzia emozionalarekin lotuz. , Poesiaren bidez maiteen une intimoa partekatzeaz gain, bertaratzen direnek Ferezen obraren aleak erosi ahal izango dituzte.


