Liderra estu hartu arren, Ibaeta Basket kopatik at geratu da
Ibaeta Basketen eta Zaragozaren arteko kopako neurketa.Ibaeta Basket Ezustekoaren bila joan ziren Tarragonara, eta saiatu ziren arren, ez zuten lortu. Ibaeta Basket Espainiako kopatik kanpo geratu zen atzo, final-laurdenetan Zaragozaren kontra galdu ondoren (71-61).
Bukaerako emaitzak islatzen duen aldea baino txikiagoa izan zen bi taldeen arteko norgehiagoka. Donostiarrek ondo ekin zioten partidari, eta atsedenaldira parekatuta iritsi ziren bi taldeak (37-30). Ordea, hirugarren laurdenean erakutsi zuten Aragoikoek zergatik diren ligako egungo liderrak (57-41). Aldea murriztu arren, donostiarrek ez zuten balentriarik lortu.
Ligari begira jarri beharko dira berriz ere, oraindik neurketa erabakigarria dituztelako.
