Lucia Prades beste bi urtez ariko da Bera Beraren atea zaintzen
Lucia Prades atezaina.Bera Bera Atea sendotzeko erabakia hartu du Bera Bera eskubaloi taldeak. Lucia Pradesek beste bi denboralditarako kontratua berritu du. “Hazteko eta kolore hauek babesten jarraitzeko” prest dagoela adierazi du Castelloko (Herrialde Katalanak) atezainak.
Bigarren denboraldia darama Donostian, eta dagoeneko 76 neurketa jokatu ditu; 55 ligan, hamalau Europan, lau Superkopan eta hiru kopan. Bestalde, azken Munduko Txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin.
Pasa den sasoian, Prades eta Tamara Kostic izan ziren Bera Berako atezainak. Aurten, berriz, Nicole Wiggins du atezain kidea. Bera Beran “itxaroten, erreakzionatzen, konfiantza hartzen” ikasi duela esan du Pradesek.


