Gaska kiroldegiko gimnasioa berritu dute erabiltzaileentzat
Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotzia, Gaskako gimnasio berrituan.Donostia Kirola Bihar irekiko dituzte Jose Antonio Gaska udal kiroldegiko gimnasioak, berritu eta ekipamendua hobetu ondoren. Donostiako Udalak kirol instalazioak modernizatu ditu 21.000 euroko inbertsioa eginez. Orain, 195 metro karratuko azalera du, erabiltzaileei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko.
Zehazki, gimnasioan lan hauek egin dituzte: zoruak eta hormak berritu dituzte, eta makinen zein entrenamenduko beste elementu batzuen hornidura areagotu eta eguneratu da. Era berean, espazioak berrantolatu dira, eremu berriak txertatu ahal izateko eta aretoaren funtzionaltasuna hobetzeko.
Hobekuntza nagusien artean, pisu libreko eremua bere horretan mantendu da, baina materiala berritu dute. Kardio eremua handitu dute makina berriekin eliptikoak, arraun ergometroak eta bizikleta estatikoak. Gainera, bi eremu berri sortu dituzte: indar makina gidatuak dituen eremu bat eta entrenamendu funtzionalerako espazio espezifiko bat.
Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak nabarmendu du Gaskan egindako hobekuntzarekin, besteak beste, gimnasioen ekipamendu sarea indartzen jarraitzen duela udalak: “Egun 5.000 metro karratutik gorakoa da sare hori, eta horrelako jarduketen bidez, oro har espazio modernoago, irisgarriago eta moldakorragoen aldeko apustua egiten dugu”.



