Azken egunotan Donostian izandako bi sexu eraso salatu ditu udalak
Asteburu honetan izan da azken sexu erasoa, eta Ertzaintza kasua ikertzen ari da, salaketa bat jaso ondoren.
Donostiako Udaleko zinegotziek elkarretaratzea egin dute astelehen goizean Alderdi Ederren, hirian gertatutako azken bi sexu erasoak salatzeko.Donostiako Udala Donostiako Udaleko udal talde guztiek erakunde adierazpen bat onartu zuten joan den ostiralean, emakume batek martxoaren 31n Donostiako aparkaleku batean pairatutako sexu erasoa gaitzesteko. Horren harira, zinegotziek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Alderdi Ederren, eta Jon Insausti alkateak jakinarazi du asteburu honetan Donostian izandako beste sexu eraso baten berri izan dutela eta Ertzaintza kasua ikertzen ari dela.
Martxoaren 31koari dagokionez, gizonezko bat espetxeratu zuten joan den astean, erasoaren ustezko egile gisa. Larunbat honetakoari dagokionez, aldiz, Parte Zaharreko Lasala plazaren inguruan gertatu zen eta Ertzaintzak erasoaren inguruko salaketa bat jaso du, baita ikerketa abiatu ere. Momentuz, ordea, ez dute inor atxilotu.


