Final handiaren aurreko minutuak: giro ederrean da hiria
Espainiako Koparen aurretik, giro ezin hobea hirian.Aratz Garcia Donostian giro berezia bizi da gaur, Realak Espainiako Koparen finala jokatuko baitu Sevillan (Andaluzia). Goizetik nabari da ilusioa kaleetan, zale askok kolore txuri-urdinak jantzita hartu baitituzte hiriko txoko nagusiak. Auzo guztietan nabari den arren, Parte Zaharrean mugimendua etengabea da, eta taberna zein kaleetan elkartzen ari dira lagunak eta familiak norgehiagoka historiko honen atarian.
Udalak antolatutako fan zoneak ere harrera beroa izan du. Pantaila handiak, musika eta jarduera desberdinak jarri dituzte zaleek partida giroan jarraitu ahal izan dezaten, eta eguerditik aurrera jendetza biltzen ari da bertan.
Emozio handia nabaritzen gaurko egunez, eta zaleek garaipena besterik ez dute espero, nahiz eta neurketaren zailtasuna jakitun izan. Edonola ere, gaurko eguna jada ospakizun kolektibo bihurtu da hirian, eta emaitza edozein dela ere, jai egun berezia izango da.
Aratz Garciaren argazki bilduma:
