Ballet dantzariek hartuko dute Kontxako baranda igande arratsaldean
XXVII. Kontxako Baranda ballet ikuskizuna.Asier Gonzalez de San Pedro Kontxako baranda munduko ballet barra luzeena bilakatuko da beste behin igandean, hilak 26. Elementu arkitektoniko izateari utzi eta Gipuzkoako dantzaren epizentro bihurtuko da. Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak antolatzen duen 28. aldia izango da aurten, eta iaz lehenengoz arratsaldean egin ondoren, aldaketari eutsiko diote oraingoan ere. Hiru txanda izango dira:
16:00. Txikien baranda. Nautikotik Kontxako kaferaino.
16:45. Tarteko mailako baranda. Nautikotik Kontxako kaferaino.
17:30. Nagusien baranda. Nautikotik Antiguako tuneleraino.
Guztira, Gipuzkoako —Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa— eta Bizkaiko —Ondarroa eta Lekitio— 28 dantza eskoletako 33 irakasleren 1.485 ikaslek parte hartuko dute.
1997an lehen aldiz egin zenetik, ezinbesteko hitzordua bilakatu da barra klasiko erakustaldia, baita Dantza Hilabetearen barne dauden jarduera ospetsuenetariko bat ere.
