Radio San Sebastian irratiaren egoitzan pintaketak egin ditu Jarkik
Jarki antolakundearen pintaketak Radio San Sebastian irratiaren egoitzan.Donostiako Udala Jarki antolakunde iraultzaileak Vocento taldeko hedabideak eta Cadena Ser irrati katea “seinalatu” ditu, egoitza batzuetan Gerra inperialistaren konplize lelodun pintaketak eginda. Maiatzaren Lehenaren testuinguruan egindako ekintza izan da, eta, zehazki, El Correo egunkariaren egoitza bati eta Prisa taldeko irratiak Donostian duen Radio San Sebastian katearen egoitzari egin diote eraso.
“Kazetariz mozorrotutako, burgesiaren eta kapitalaren mesedepeko bozeramaile baimenduak ditugu Euskal Herriko prentsan lanean”, salatu du Jarkik: “Manipulazioa da Sud Ouest, Prisa, Vocento, Planeta… gisako taldeen ogibidea, estatu kapitalisten estrategia jazarlea hauspotzeaz gain, honen makinariaren parte direlarik” salatu du antolakundeak.
“Inperialismoaren eta miseriaren konplizean diren hedabide hauen isiltasunarekin eta manipulazioarekin apurtzeko beharra” nabarmendu du Jarkik. Bestalde, Jon Insausti Donostiako alkateak ekintza salatu du: “Adierazpen askatasunaren aurkako eraso onartezina da”.

