Herri Urratsen kantari bi donostiarrek jarri diote ahotsa
Maiatzaren 10ean ospatuko da Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senperen (Lapurdi).
Hilabete baino gutxiago falta da Herri Urrats festarako. Laku bat orroka lelopean egingo dute, maiatzaren 10ean, ohiko lekuan: Senperen (Lapurdi). Martxoaren hasieran aurkeztu zuten abestia eta bideoklipa, bi abeslari donostiarren parte hartzearekin: Lide Hernando (Bele) eta Pello Armendariz (Marte Lasarte).
Musikaz Mikel Zamora arduratu da, eta hitzak Haira Aizpuruarenak dira. Bideoklipa, berriz, Eñaut Castagnetek zuzendu du.


