1.300 lagunek eman dute izena DBD martxa zikloturistan
2026ko DBD martxa zikloturistaren aurkezpena. Ezkerretik eskuinera, Beñat Mendiaraiz Gianteko arduraduna, Fernando Diez Mintegi Bera Berako presidentea, Ainhoa Artolazabal txirrindulari ohia, Oiane Saratxaga DBDko zuzendaria eta Ion Lopetegi Gianteko arduraduna.Bera Bera Bera Bera kirol klub donostiarrak 24. Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista (DBD) aurkeztu zuen asteazken arratsaldean Giant markaren Donostiako dendan. Parte hartzaile kopurua nabarmendu zuten antolatzaileek: “Martxak dagoeneko 1.300 izen emate ditu, iazko 1.353 parte hartzaileetatik oso gertu, eta horrek probaren hazkunde eta fideltasuna berresten ditu”. Izena emateko aukera zabalik egongo da ostiralera arte, hemen.
Larunbatean izango da DBD martxa, 08:00etan hasita. Ibilbide laburra egiten dutenek 82 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1.500 metro inguruko desnibela gaindituz. Luzea egiten dutenek, aldiz, 122 kilometroko ibilbidea egingo dute, 2.000 metro inguruko desnibelarekin; bi kasuetan, Jaizkibel bi aldiz igo eta jaitsi beharko dute parte hartzaileek.
Emakumeen parte hartzea gora
Martxaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, bestalde, “aurtengo edizioan bereziki nabarmendu da emakumeen parte hartzearen igoera, 131 emakume inskribatuta baitaude (iaz 119 izan ziren), eta guztizkoaren %8tik %10era igo da emakumeen presentzia. Era berean, Frantziako Estatutik etorritako parte hartzaileen hazkunde nabarmena izan da: iazko 168tik aurtengo 253ra”.
2026ko DBD martxan, omenaldia egingo diote Ainhoa Artolazabal txirrindulari ohiari, errepideko Espainiako bi aldiz txapelduna izan zenari. Aurkezpenean, emakumeak halako martxa ez lehiakorretan parte hartzera animatzearen garrantzia nabarmendu zuen Artozabalek, hain zuzen ere du. Ibilbidea “ikusgarria eta eskuragarria” dela nabarmendu zuen.


