Astebururako hiru kultur plan proposamen Donostian
Niña Coyote eta Chico Tornado.Josetxo Perez Astebururako plan bila bazabiltza Donostian, gure agendan kultur eta aisialdi jarduera aukeraketa zabala aurkituko duzu. Horrez gain, ez ahaztu hasi dela dagoeneko Donostiako 23. Giza Eskubideen Zinemaldia eta askotariko emanaldiak antolatu dituztela; hemen daukazue egitaraua. Bestalde, egun bakoitzeko plan proposamen zehatz bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 24), Bidebietako Kontadores zentrora joatea gomendatuko dizugu, Konplize 3: eskubide zorte on! Tenpora Antzerki Talde Herrikoiaren antzezlana ikustera. 19:00etan izango da, doako sarrerarekin.
Larunbatean (hilak 25), Intxaurrondo Kultur Etxera joatea da gure proposamena, izan ere, Ttan Ttakun Festa berreskuratu du izen bereko irratiak, kontzertu hauekin: Niña Coyote eta Chico Tornado, Agoteak eta Sexpeares taldeek joko dute. Sarrerak hemen daude salgai, 10 euroan.
Igandean (hilak 26), Igeldora igotzeko proposamena egingo dizugu, izan ere, hiru urte betetzear dira Puy Barral eta Manu Gaigne donostiarrek Huesos diskoa, poesia eta musika uztartuz. Urteotan, asko izan dira eskaini dituzten emanaldiak, eta azkena eskainiko dutela iragarri dute: igandean izango da, Igeldoko Undermounten, 20:00etan; sarrerak hemen daude salgai.
Bonus track. Astean zehar egiteko hainbat plan ere aurkituko dituzue gure agendan, baina zehazki bat proposatuko dizuegu hemen: Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak “trans amorruaren” inguruko mahai ingurua antolatu du Urgulleko Guardetxean, Zer egin trans amorruarekin? izenburupean. Asteartean izango da, hilaren 28an, 19:00etan.


