Raimundo Sarriegi omendu dute, bere heriotzaren urteurrenean
Raimundo Sarriegiri omenaldia, bere izena daraman plazan.Irutxuloko Hitza Raimundo Sarriegi konpositore donostiar ezaguna omentzeko ekitaldia egin du gaur Donostiako Udaleko Txistulari Taldeak, Sarriegiren heriotzaren urteurrenarekin bat eginez. Hain zuzen ere, gaurko egunez zendu zen konpositorea, duela 113 urte, 1913an.
Bera oroitzeko, Sarriegi plazako plazaren monumentu aurrean kokatu, eta haren obraren parte diren hainbat pieza jo dituzte goizean. Bretxako merkatariek lore sorta eskaini diote maisuari eta dantzari talde batek Ohorezko kontrapasa dantzatu diote. Udaleko hainbat zinegotzi egon dira ekitaldian.
Bestalde, igande honetan, iganderoko ohiko kontzertuak Araba izango du ardatz, asteartean San Prudentzio eguna dela iragartzeko. Hala, entzungai izango da Arabako txoko eta efemerideei eskainitako programa. Beste lan askoren artean: Añana, Baranbio, Inguruko dantza, Hartzaren ehiza edo Zeledon.
Jarraian, Sarriegiren omenezko ekitaldiko argazkiak ikus ditzakezue:


