Realzale bati ia lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Ertzaintzari harriak jaurtitzeagatik
Ertzaintzaren segurtasun operatibo bat, Anoetan.Irekia Duela lau urte gertatu ziren istilu batzuen harira, Realeko zale bati ia lau urteko espetxe zigorra ezarri diote, Ertzaintzaren kontra oldartzeagatik eta harriak botatzeagatik. 2022ko martxoaren 13an izan zen, Realaren eta Alavesen ligako partida baten atarian. Berria egunkariak jaso duenez, hiru urte eta hamaika hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako epaitegiak, eta 1.120 euroko isuna ordaindu beharko du.
Zale horren kontrako epaiketa otsailean egin zuten, eta hark onartu zuen harriak jaurti izana. Aurretik, alkohola edan zuela aitortu zuen, eta damututa zegoela adierazi zuen. Ertzainei barkamena eskatu zien. Orotara, hiru ertzainek jaso zituzten harrikadak.
Defentsak helegitea jarri du sententziaren kontra, besteak beste, kartzela zigorraren luzapena murriztea eskatzeko. Abokatuaren arabera, akusatuari delitu bakarra egotzi zioten hasieran, eta bi atentatu deliturengatik zigortu dute.


