Taxi bat Whatsapp bidez eskatzeko aplikazioa sortu dute
Bulebarreko taxi geltokia.Donostiako Udala Gipuzkoako taxi bidezko mugikortasuna “errazteko” aplikazioa aurkeztu dute: dTaxi. Horri esker, taxi bat eska daiteke Whatsapp bidez, modu errazean, intuitiboan eta hainbat hizkuntzatan –baita euskaraz ere—.
Gipuzkoa Taxi elkarteak sortu du, eta fase pilotua abiatu dute Donostian, Oarsoaldean eta Bidasoan. Baita ere, Radio Taxi Donostiren zerbitzuan integraturiko udalerrietan, hala nola Hernanin eta Astigarragan.
Erabiltzaileek beren agendan gorde beharko duten 943 47 00 47 zenbakiaren bidez eskura daiteke. dTaxi taxi zerbitzuaren esperientzia hobetzeko helburuarekin sortu da, komunikazio modu berrietara eta gero eta konektatuago dagoen gizartera egokituz. Gainera, zerbitzua azkar eta erraz aktibatu ahal izango da, erantsitako QR kodea eskaneatuta. Kode hori Gipuzkoako taxietan egongo da ikusgai.
Bestalde, aplikazioaren bidez jakin daiteke ibilgailuaren kokapena, iristeko aurreikusitako denbora eta bidaiaren gutxi gorabeherako prezioa denbora errealean ezagutzeko aukera. Whatsapp kanalaz gain, egitasmoak webgune informatibo bat dauka, zerbitzuaren funtzionamendu zehatza kontsultatzeko, ohiko zalantzak argitzeko eta taxi bat eskatzeko.


