Trans amorruaz hausnartuko dute Guardetxean
Ekainaren 28ko manifestazio bateko artxiboko irudia.Xalba Ramirez Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak “trans amorruaren” inguruko mahai ingurua antolatu du Urgulleko Guardetxean, Zer egin trans amorruarekin? izenburupean. Asteartean izango da, hilaren 28an, 19:00etan.
“Martxoaren 31n, Trans Amorruaren Ikusgarritasun Egunaren harira, hainbat ekintza egin genituen Donostian eta beste hainbat tokitan. Aste batzuk beranduago, ideia berari helduz, gaiari berriro heldu eta mahai inguru bat antolatu dugu Ehgametik”, azaldu dute antolatzaileek. Era berean, hainbat kolektibo gonbidatu dituztela jakinarazi dute: Sumintrans, Gipuzkoako Trans Asanblada eta Loratuz Lotu.



