Zardoyako eremua berehala garbitzeko agindua eman dio udalak jabetzari
Herrerako Zardoya eremua.Joseba Parron San Sebastian Donostiako Udalak presazko agindua eman dio Herrerako Zardoya eremuko jabe den enpresari, eremua berehala garbitu eta egindako lanen egiaztagiriak aurkeztu ditzan: agindu horren arabera, enpresak bi eguneko epea du jarduteko, eta epe hori gaur gauean bertan amaituko da.
Neurri horrekin, udalak erantzun irmoa eman nahi die inguruko bizilagunek pairatzen dituzten arazoei; izan ere, lursailaren egungo egoera ez da egokia, zaborra pilatu delako eta osasungaiztasun arriskua dagoelako. Horren aurrean, Jon Insausti alkateak argi utzi du udalaren jarrera: “Donostia ordeneko hiria da, garbia eta elkarbizitzarako hiria, eta hori izan behar du Jolastokietako inguruak ere, bertako bizilagunek hala merezi dutelako”.
Ondorioak, bete ezean
Jabeak eginbeharra betetzen ez badu, udalak modu subsidiarioan jardungo du; hau da, udala arduratuko dela lanak egiteaz, kostua enpresari pasatuz. Gainera, agindua epean eta behar bezala ez betetzea hirigintza arau hauste larritzat jo daitekeela ohartarazi du udalak.


