Aingeru Gorrotxategik abesti batekin ospatu du Realaren kopa garaipena
Aingeru Gorrotxategi musikaria. Donostiako Aingeru Gorrotxategi musikariak Garaileak gara abesti berria plazaratu du, Realaren kopako garaipenari eskainitakoa. “Ez da partidaren kronika bat, zaleek bizitakoaren memoria baizik: Sevillarako bidea, kilometroak, tentsioa eta ondorengo ospakizuna Donostian”, azaldu du Gorrotxategik.
Bideoklipa zaleek grabatutako irudiekin osatu du. “Ni ezin izan nintzen Sevillara joan, baina kuadrillako batzuk joan ziren eta euren irudiak erabili ditut bideoklipa egiteko”, adierazi du donostiarrak. Aitor Zabaletari ere keinu bat egin nahi izan diola gaineratu du.


