BIRA eguna ospatuko dute larunbatean
Apirilaren 25ean, larunbatean, BIRA eguna ospatuko dute Gildak, AZPIk, Toki Alaik eta Formato Nortek. Sormen guneak, kultur elkarteak, tailerrak eta sorkuntza espazioak dira horiek eta aurtengo egitaraua bete-beteta dator.
Eguerdiko hamabietan hasiko dute eguna eta ibilbide forma izango du, ohi bezala. Hasteko, Toki Alai gunean (Bordatxipi kalea 3, Ategorrieta) risografia tailerra egingo da, doakoa izango da eta egunari hasiera emango diete era horretan. Ondoren, arratsaldeko 17:30ean, Formato Norte (Egia kalea, Egia) estudioan egingo dute geldialdia eta, jarraian, Gildara jaitsiko dira (Jose Maria Soroa 25, Gros) bertako ate irekietara. Gildaren ostean, AZPIra joango dira ibilbidea amaitzeko (Zabaleta kalea 33, Gros) eta kontzertuak antolatu dituzte, han bertan. Arratsaldeko 20:30ean hasiko dira, lehenik Otamar taldea eta, ondoren, Silitia talde bizkaitarra batuko dira.
Kartela Jabier Rodriguez diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile donostiarrak egin du aurten ere.


