Hirugarren urteurrena ospatzen ari da Donostiako Zentro Sozialista
Egiako Zentro Sozialistaren ekitaldia, Blas de Otero plazan.Kontseilu Sozialista Donostiako Zentro Sozialista bere 3. urteurrena ospatzen ari da apirilaren 23tik 25era, hiru eguneko egitarau zabal batekin. Kultur ekitaldiak, hitzaldiak, elkartasun jarduerak eta kontzertuak izango dira, “auzoari eta herri mugimenduari lotutako topagune gisa” sendotu den espazioaren urteurrena ospatzeko.
Ospakizunak apirilaren 23an, ostegunez, hasi dira, Barrepoteoa Kaktusetik ekimenarekin. Bertan parte hartu dute Maria Blanco, Iker Iribarren, Asier K eta Manex Astigarragak. Ondoren, Aner Bakarlariak kontzertua eskaini du Blas de Otero plazan, eta eguna amaitzeko Urrunetik gatoz kantaldia egin dute Ekida-Berun taldearen eskutik, leku berean.
Bigarren egunean, apirilaren 24an, ostiralez, 18:00etan, Cuando surgen los monstruos dokumentalaren aurkezpena izango da. Jarraian, 19:30ean, giro informalean parte hartzeko aukera eskainiko dute Pintxopoteoa eta Jamaiketakoa ekimenarekin.
Azken egunean, apirilaren 25ean, larunbatez, goizeko 10:30ean hasiko da jardunaldia Kubarako bilketa solidarioarekin. Arratsaldean, 17:00etan, gazte jolasak antolatu dituzte, eta 19:00etan, Arranopola Txaranga aterako da Estrellatik hasita. Gauean, 21:00etan, urteurreneko afari herrikoia egingo da, sarrerak Urkan eta Kaktusen eskuratu ahal izango direlarik. Ospakizunei amaiera emateko, 23:00etan, kontzertu sorta izango da Mateo Zikuta, Treverb, ZKN Brothers eta DJ 3Haizraren eskutik.
Donostiako Kontseilu Sozialistak antolatutako urteurren honek, azken hiru urteetan zentroak hirian izan duen ibilbidea ospatzeaz gain, espazioaren izaera politiko, sozial eta kulturala indartzeko helburua ere izango du.


