Artea eta giza eskubideak uztartzen dituzten haurrak eta gazteak saritu dituzte
Artea eta Giza Eskubideak sariketako familia argazkia.Floro Azqueta Donostiako Udalak, Giza Eskubideen arloaren bitartez, Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen 22. edizioko sari banaketa egin zuen atzo, osoko bilkuren aretoan. Guztira, 1.101 marrazki eta 234 horma irudi aurkeztu dituzte sariketara, eta ia 2.000 haurrek eta gazteek pare hartu dute.
Obra gehienak Donostiako haur eta gazteek egin dituzte, baina Ibarra, Errenteria, Pasaia eta Errioxako lanak ere aurkeztu dira. Guztira, hogei ikastetxek, bost arte akademiak eta beren kabuz aurkeztu diren hamabi pertsonek hartu dute parte.
Sarien banaketan parte hartu zuten Ana Lopez Gobernantza Irekiko zinegotziak, eta sariketako epaimahaikideek: Elena Odriozola ilustratzaileak, Ricardo Ramon Dibulitoon enpresako animaziozko filmen ekoizleak eta Xabier Baztarrika margo irakasleak.


