Donostiak Espainiako Zuhaitz Igotze Txapelketa hartuko du
Espainiako Zuhaitz Igotze Txapelketa aurkeztu dute.Donostiako Udala Donostiak lehen aldiz hartuko du Zuhaitzak Igotzeko Espainiako Txapelketa. Hitzordu berezi hori asteazkenean hasi (hilak 29) eta maiatzaren 2an amaituko da, Gladys Enean.
Iñigo Garcia Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez, ekitaldia “aukera ezin hobea” da hiriko zuhaitzen zaintza eta kudeaketarekin duten konpromisoa indartzeko, lehiaketa sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako tresna gisa ere erabili nahi dutelako.
Programa eta lehiaketa
Txapelketa Arbolazaintzako Espainiako Elkarteak (AEA) antolatu du, eta hainbat fasetan banatuko da:
- Apirilak 29: Arbolazaintza Jardunaldiak, Aieteko Jauregian. Besteak beste, Mario Gutierrez, Gerard Passola eta Juan Maria Odriozola adituek hitzaldi teknikoak eskainiko dituzte.
- Apirilak 30: Profesionalentzako tailer praktikoak, segurtasuna, ergonomia eta kargen maneiuari buruzkoak.
- Maiatzak 1: Proba ofizialen eguna; bertan, espezialistek zuhaitz igotze azkarra egin beharko dute, besteak beste.
- Maiatzak 2: Final handia 8:00etatik 16:00etara, eta, ondoren, sari banaketa.
Zuhaitzaren Festa
Lehiaketarekin batera, programak herritar guztiei irekitako jarduerak eskainiko ditu maiatzaren 1ean eta 2an. Gladys Enean Materialen eta Makineriaren Azoka egongo da ikusgai, sektoreko azken berrikuntzekin. Gainera, ohiko Zuhaitz Festa egingo dute. Ekimen horrek heldu zein haurrentzako jolaserako eta kontzientziaziorako espazioak eskainiko ditu, hala nola slack line-a.


