Eneko Goia Donostiako alkate ohiak Sabino Arana fundazioan egingo du lan
Eneko Goia Donostiako alkate ohia, bere bulego ohian.Joseba Parron San Sebastian Sei hilabete eskas pasatu dira Eneko Goia Laso jeltzaleak Donostiako alkate kargua utzi zuenetik, eta dagoeneko argitu da zertan arituko den lanean aurrerantzean: Sabino Arana fundazioan. EAJrekin lotutako fundazioa da, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia buru duena, eta El Diario Vasco egunkariak argitaratutako informazioaren arabera, momentuz, urte eta erdirako lana edukiko du bertan.
Zehazki, fundazioaren antzeko foroekin harremanak estutzeko helburuarekin egingo du lan, Euskal Herriko, Espainiako Estatuko eta nazioarteko tankerako fundazio ideologiko eta politikoen azterketak eginez eta aliantza posibleak aztertuz.
Hamar urte
Hiriko aginte makila Jon Insausti alderdikide eta egungo alkateari eman aurretik, hamar urte pasatu zituen Goiak Donostiako alkatetzan. Horren aurretik, Zuzenbidean lizentziatu zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua izan zen, EAJrekin.


