Gipuzkoako Emakumeen Etxeen Koordinakundea osatu dute
Okendo kalean dago Emakumeen Etxea. Sorrerak eragile hauen arteko elkarlana sendotzeko beharrari erantzuten dio. Espazio hauek funtsezkoak dira emakumeen ahalduntzerako sareak ehuntzeko eta ikuspegi feministatik eraldaketa soziala bultzatzeko. Testuinguru horretan, lurralde mailako artikulazio sendoagoa sustatu nahi dute, Etxe bakoitzaren autonomia errespetatuz, baina erronka komunei modu bateratuan erantzunez.
Lehen urrats gisa, komunikazio bateratu bat adostu dute aldundira bidaltzeko, Gipuzkoako Emakumeen Etxeen aitortza, egonkortasuna eta baliabideak bermatzeko beharra nabarmenduz.


